Itzalpe 2020-06-04

Tolosako Triangulotik, 20:00tan abiatuko da manifestazioa, gose greban eta txapeo mugagabean dauden presoekin elkartasunez

Gaurkoan Patxik bere 25. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta.

Covid-19aren aurrean duten babesgabetasunaren eta presoen egoera zaurgarri orokorraren aurrean neurriak har ditzatela exigitzen du borroka honen bitartez, eta azken muturreraino eramateko asmoa adierazi izan du.

Eskualdeko Andoni Goikoetxea presoak 24 orduko baraua burutu zuen Maiatzaren 30ean DueƱas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin zion eta kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Euskal Herrian zehar elkartasun mobilizazio eta gose grebak burutu dira eta babes keinuek ez dute etenik. Tolosaldean, aurrez deitutako konzentrazio eta manifestazioei segida emango zaie ostiralean.

Leave a comment.

Your email address will not be published. Required fields are marked*