Ezker Iraultzailea

Ezker Iraultzailea 2019-12-02

SOZIALISMOAREN ETA LANGILE BOTEREAREN ALDE Txilek benetako egoera iraultzailea bizi du. Urriaren 6an garraio publikoaren prezio igoeraren aurkako protesta gisa hasi zena, urriaren 18tik aurrera barrikadetako borroka bihurtu da, militarren eta karabineroen errepresio basatiari aurre egiteko. Altxamendua herrialde guztira zabaldu da mugimendu ikaragarri batean. Urriaren 23 eta 24ko greba orokor historikoak inflexio puntua markatu zuen, […]

Ezker Iraultzailea 2019-11-14

Manu Odriozola, LABeko afiliatua, grafikagintzako langilea eta Ezker Iraultzaileko militantea Gipuzkoako grafikagintzako hitzarmen duin bat lortzeko helburuarekin, LAB, ELA eta UGT sindikatuek (hurrenez hurren %52, %46 eta %2ko ordezkaritzarekin) tartekaturiko zortzi greba egun deitu zituzten uztailean, irailean eta urrian zehar. Aldarrikapen nagusienak ziren 2019-2020rako soldata igoera KPI+2,75; kategoria baxuenak kentzea eta gutxienez 1,47ko puntuazioa ezartzea; […]

Ezker Iraultzailea 2019-07-04

Langile borrokak indartsu handitzen ari dira Hego Euskal Herrian, enpresetako gatazketatik sektoreko grebetara. Langile klaseak frogatu du kaleetan eta greben jarraipen zabalean, prest dagoela borrokan indarrak biderkatzeko eta ofentsibara pasatzeko. Horretarako, borrokak elkartu behar ditugu Greba Orokorra antolatuz borroka plan baten barnean, aldarrikapenak elkartuko dituena eta gobernu zein patronalak atzera egitera behartu arte jarraituko duena. […]

Ezker Iraultzailea 2019-04-05

Apirilaren 28ko eta maiatzaren 26ko hauteskundeek 78ko erregimenak duen erabateko ezegonkortasunaren eta gizartean dagoen polarizazio politiko handia islatuko dute. Garai berri honen adierazpen benetan esanguratsuak ikusten ari gara: Catalunyan masa mugimenduak autodeterminazioaren eta errepublikaren alde ireki duen egoera leherkorra eta aurrera egiten duen mobilizazio soziala, burokrazia sindikalak eta sozialdemokraziak hori desaktibatzeko egiten dituzten ahaleginak desafiatuz. […]

Ezker Iraultzailea 2019-03-07

Ohikoa duen hipokresiarekin, EAJ Euskal Herriko martxoaren 8ko grebara eta mobilizazioetara batzen saiatzen ari da. Bere afiliatuei eta ordezkariei greba onartzeko askatasuna emateko mezua zabaldu du, helburu argi batekin: apirileko eta maiatzeko hauteskundeetara begira aurpegia garbitu eta borroka feministak duen klaseko eduki antikapitalista desegin nahi dute. Baina praktikan, EAJ izan da, hamarkada luzez, Euskal Herriko […]

Ezker Iraultzailea 2019-01-29

Andaluziako hauteskundeetako Voxen emaitzen ondoren, EAJ berehala atera zen PP eta Ciudadanos kritikatzera. Aitor Estebanen esanetan, “Vox zuritzen” dute Andaluzian gobernatzeko helburu hutsarekin. Horrela aprobetxatu du EAJk bere burua “zentroko” alderdi gisa saltzeko, espainiar eskuina baina aurrerakoiagoa den aukera. Hala ere, muturreko eskuinaren gorakadaren aurrean erakusten duen ustezko kezka erabat hutsala da. Inoiz ez du […]