haitz

haitz 2019-04-16

Gizakia oihanetan bizi zenetik milaka urte igaro dira, zuhaitzetatik bizitzetik gaur eguneraino izugarrizko garapena eman da, baina badira beste animalia askok bezala gizakia ezaugarritzen duen aspektu bat, bere izaera soziala da ezaugarria hau. Taldean bizitzea bizirauteko ezinbesteko zaigu, nahiz eta, gaur egun, langileoi, dena lapurtu digutenoi, gure inguruaz ere desjabetu nahi gaituzten, erlazio guztiak hautsi […]

haitz 2019-02-12

Larunbat goiza eta azokan nabil erosketa batzuk egiten, halako batean inguruko elkarrizketa batean belarria jarri eta isileko parte hartzailea bilakatu naiz. Erosketak egiteko ilaran zain nengoela atzean nituen bi emakume elkar agurtu dira, bata adineko emakumea eta bestea emakume gazte bat. Beraien bizitzako hainbat xehetasun partekatu ondoren, deigarria egin zaidan gaia atera dute honela: – […]

haitz 2018-12-26

Gabonetan aurkitzen garen honetan kaleak jendez pilatzen dira, edan eta jan, edan eta jan, lehertu arte. Zapalduak garenak askeak sentitzeko urtero antolatutako bi asteak ditugu. Ondo eta asko jan dezakegula pentsatu ahal izateko egunak, gauza berriak, disdiratsuak jantzi eta probatzeko egunak, geure barnean kapitalismoak sortzen duen hutsunea opariekin bete nahiean. Urte guztian ia kaso egin […]

haitz 2018-11-20

Beste egun batez iritsi zara etxera, bazkaltzeko zerbait prestatu duzu eta bazoaz arrastaka egongelara, sofak energia pixkat emango dizulakoan. Lanetik zatoz, 7tan iratzargailua entzun duzunetik orain arte lanean egon zara, atsedenik gabe, egunero bezala. Egunero miloika pertsonak berdina egiten duzula pentsatzen jarri zara, bizirauteko protokolo globalizatua. Sofan etzanda, hausnarketetan murgilduta lo hartu duzu, zure gorputzak […]

haitz 2018-10-30

Musika, hotsak arau jakin batzuen arabera konbinatzeko artea omen da, baino azkenaldian definizio ponpoxo horretako elementuak desitxuratzen joan dira, musika ulertzeko modu oso ezberdinak aurkitu ditzakegularik. Musikak arau batzuk jarraitzen ditu, erritmo bat, soinu konbinazio bat… baina gaur egun geroz eta gehiago beste arau batzuk jarraitzen dituzte. Musikaren merkantilizazioa azken hamarkadetan areagotzen joan da, sistema […]