Lokatz

Lokatz 2019-02-13

Iñauteriak. Aitormen bat egitetik hasiko naiz: nik ere ez dakit iñauterien jatorri mitologikoa nondik datorren. Hau da, iñauteriak ospatzen dituztenen %96a bezala. Baina tolosar gehienei bezala (eta tolosarrak ez direnei ere), niri ere parentesi bat irekitzen zait ostegun gizenetik aurrera; astebeteko epean denbora gelditu egiten da. Eta denbora gelditu egiten dela diot, barra baten atzean […]

Lokatz 2019-01-12

Asteburua iristeko irrikitan egoten gara sarri, astean zehar goizegi jaiki, beranduegi oheratu, nekatuegi egon, denbora mantsoegi pasa, lan-ordu asko igaro baina hala ere lan gutxiegi egin… Beti -egi; -egirekin amaitzen diren hitz asko eta bafada are gehiago jariatzen ditugu astean zehar, izerdiaz aparte. Eta ez gara baztertuko: militanteok ere ikasi edo lan egin, arratsaldeetan bilerak […]

Lokatz 2018-11-16

Larunbat gaua da bihotz bakartien tabernan. Atzamarrak keztuak dituen zerbitzariak lehen lau zuritoak atera ditu. Arin hurreratu dira katamaloak, bihotza kateatuta, pausua narras, barratik bi metrora. Gazte amorratuak parranda gaur botako duela iragarri du. Baldintza bakarra dago: ez dezala tristurak agindu. Hartu du lehen txupitoa, buru makur bada ere. Ozen dio (musika hain altu egotean […]