Itzalpe

Itzalpe 2018-11-13

Alegiako Gaztetxeak aurten ere urteurren biribila antolatu du eta adierazi nahi du 31.urteurren honetan ere zure zain egongo garela eta ez dugula inongo jarrera sexista, homofobo, edota matxistarik onartuko.    

Itzalpe 2018-11-08

Urriaren 28an San Blaseko etxea inauguratu zen Antolakuntza Komunalaren eskutik. Egunari hasiera emateko, proiektuaren aurkezpena egin zuten prozesuan parte hartu zuten hainbat kidek. Bitartean, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten eta bertan bazkaldu ostean, Lur eta Endika kantautoreek girotu zuten arratsaldea. Jarraian duzuen bideoak proiektu honen nondik norakoak laburbiltzen ditu. Gora langileon kontrolpeko guneak!

Itzalpe 2018-11-06

Bart gauean Ibarrako gaztetxea erasotu dute, atea hautsi eta barrura sartu dira. Ibarrako Gazte Asanbladako kideek irmoki salatu dute erasoa eta gune autogestionatu eta kolektibizatuen aurkako erasorik ez dela onartuko jakinarazi dute, aurrean izango dituztela esanaz.

Itzalpe 2018-11-02

Itaia Euskal Herriko hamaika txokotako emakume langileek eratu berri duten bloga da, egun subjektu honekiko pil-pilean dauden eztabaidak elikatzea helburu izango duena. Emakume langileek askapen prozesu eraginkor bat martxan jartzeko kontuan eduki beharreko auzien inguruko eztabaida sortu nahi dute, hortaz, haien helburua militanteongan hausnarketa sustatzea izango da: subjektu politikoaren inguruan, eratu beharreko aliantzen inguruan, jarraitu […]

Itzalpe 2018-10-25

Iada bi urte inguru pasa dira zenbait gazte tolosan etxebitzitzen egoeraren inguruan hausnartzen eta  biltzen hasi ginela. Krisiarekin batera, etxe kaleratzeak eta gazteen emantzipatzeko ezintasuna areagotzen joan zen; horrez gain, etxegabeen eta tolosako zenbait sektorek etxe bat edukitzeko duten ezintasuna ere arazo nabariak izan dira aspalditik. Baina , aldi berean, herrian zein eskualdean etxe huts […]

Itzalpe 2018-10-23

Ikasle mugimendutik honako testu hau iritsi zaigu:   BADATOZ IKASLE AUTODEFENTSA SAREAK! Aldaketa eta borroka garaia dela argi ikus dezakegu bai nazio zein Tolosaldea mailan, ikasleria eta gazteria iraultzaileak argi utzi du une oro desjabetuon defentsa tinkoa egiteko prest dagoela, ikus daiteke kaleetan, gaztetxetan, ikastetxeetan eta beste zenbait gunetan mugimendu iraultzailea indartzen ari dela. Burgesia […]

Itzalpe 2018-10-19

Egun bizi dugun egoera aztertu ondoren, Ibarrako Gazte Asanbladak beharrezkoa ikusi du eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat martxan jartzea. Protokolo hau herri mailakoa izango da eta bertara interesa eta gogoa duen edozein eragile edo norbanako dago gonbidatuta. Hau azaltzeko honako testu hau idatzi du, bertan deialdiaren eguna eta ordua zehazten dira.   ERASO SEXISTEN […]

Itzalpe 2018-10-18

50  gazte inguru bildu ziren urriaren 12an Laskorain Ikastolan, “Hispanitatearen egunean intsumisioa” lelopean. Bertan hainbat tailer burutu ziren. Hasieran, Ikasle Mugimenduaren inguruan eztabaidatu zuten. Goiza aurrera joan ahala, hezkuntzaren esparruan autodefentsa nola ulertzen duten eta zein erabilera duen zehaztera bidean hainbat iritzi partekatu zituzten, gaur egun ikasle bezala jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko asmoz.  Hortaz, […]

Itzalpe 2018-09-14

Ekainean egin ziren Tolosaldeako Gazte Mugimenduko Topaketen antolakuntzatik honako idatzi hau iritsi zaigu: “Denbora igaro da Tolosaldeko Gazte Mugimenduko kideok Alegin bertan jardunaldiak aurrera eraman genituenetik. Ez zen lan makala izan jardunaldiak antolatu eta ahalik eta gazte gehien biltzea, baina hori ere lortu genuela onartu behar dugu. Eragile bakoitzaren jarduna, proiektu eta erronkak ezagutzeko aukera […]

Itzalpe 2018-07-28

Tolosaldeako musikari eta musikazaleen gazte talde bat gara eta musikarekiko sortu zaizkigun kezka, behar eta gabeziek elkartzen gaituzte. Batetik, musika munduan sartu nahi izan duen orok ezagutuko ditu musikari (edo musikazale) bezala aurki daitezkeen zailtasunak. Entsegu lokalak direla edota materialak lortzeko dauden oztopo ekonomikoak direla adibidez, beste askoren artean. Horregatik bakoitza bere zailtasunei aurre eginez […]