Itzalpe

Itzalpe 2018-06-08

Gaur hasi dira Tolosaldeako Gazte Mugimenduko Topaketak Alegin. Astelehenetik astezkenera gazte mugimenduaren inguruan hausnartzen arituko dira Tolosaldeko hamarnaka gazte eta eragile. Tailerrak, eztabaida blokeak eta aisirako denbora egongo delarik hiru egunetan zehar. Hasteko topaketen antolatzaileek ezarritako helburuak eta topaketen nondik norakoak azaldu dituzte, nola funtzionatuko duen topaketak eta eremuan nola ibili. Ondoren elkarren harteko ezagutza […]

Itzalpe 2018-06-05

Otsabin burutu zen “maiatza gorria” ekimenak bere fruituak eman ditu, eta proiektu baten sorrera ekarri du, eztabaida gunea. Arazoei konponbide kolektiboak ematera begira, lehen pauso bezala ikusten dute eztabaidatzeko ohitura hartzea. Hona hemen zabaldu duten testua eta kartela: Maiatzean zehar, otsabin egindako “Maiatza Gorria” ekimenaren barruan, langile klaseari eta honek izan duen historiari eta gaur […]

Itzalpe 2018-06-01

Gaur jakin da Altsasuko zortzi gazteei epaiak egoitzi dizkien zigorrak. Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi hamahiru urteko zigorra ezarri diete; hamabikoa Jokin Unamunori eta Adur Ramirezi, eta bederatzikoa Jon Ander Cobi, Julen Goikoetxeari eta Aratz Urrizolari. Azkenik, Ainara Urkijori bi urteko zigorra ezarri diote. Ondorioz eta muntai polizia salatzeko, Tolosako Gazte Asanbladak konzentrazioa deitu du […]

Itzalpe 2018-05-30

Tolosaldeako gazte mugimenduko hainbat eragile “Gazte Topaketak” prestatzen ari dira. Oraingoz datak bakarrik argitaratu dituzte, baino laister emango dute informazio gehiago. Itzalpe-tik jarraipen berezia egingo dugu, bertako ekintzak, eztabaidatutako gaiak eta ondorioak zabalduz. Hau da antolatzaileek bidali diguten testua:   ADI ADI ADI !!! Badatoz tolosaldeako gazte topaketak. Pasa dira zenbait aste tolosaldeako asanblada eta […]

Itzalpe 2018-05-22

Pasa den asteburuan Tolosako Gazte Asanbladak GAZTEBURUA burutu zuen.  Ostegunetik larunbat gauera bitarte hainbat ekintza eraman ziren aurrera, asanbladako kideen hitzetan “autogestioa aldarrikatuz, aurrera eramaten ari garen lanketak plazaratzeko asmotan”. Ostegunean hasi zuten egitaraua, Euskal Herriko lau bertsolari gazteren bertso saioarekin eta pintxopotearekin, betiko bertsolari eta bertso saioei alternatiba birpentsatzen ari den Su etenetik Bertso […]

Itzalpe 2018-05-16

Informazio bonbardaketa masiboak jasaten ditugun egunotan, zaila da irakurtzen/entzuten/ikusten dugunaz fidatzea. Milaka iturri ezberdinetatik edatera behartuak gaude, Facebooken bidez, Whatsappetik edota kaleko propagandaren bidez iristen zaigun mezu zaparradak begiak estaltzen dizkigu. Saturazio guzti horretan, modu zintzo eta argian sortutako mezuak, interes ez hain zintzoak dituztenekin nahastuak ageri dira eta nahasmen informatibo guzti horretan maila berean […]