Itzalpe

Itzalpe 2019-09-25

Larunbat honetan, Ibarrako gaztetxean Ezpala gaztetxearen aldeko kontzertuak burutuko dira. Ezpala gaztetxea orain dela bost hilabete inguru izan zen okupatua eta orain arte izan duen ibilbidean zehar, hainbat oztopo mota topatu ditu. Oztopo horien artean, indar errepresiboak ekarritako isunak aurkitzen dira. Izan ere, Ezpalako okupazioa burutu izanagatik bertako kide bat epaitua izango da egun batzuren […]

Itzalpe 2019-09-24

Gaurko egunez hastekoa zen Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideen aurkako epaiketa Tolosako Epaitegian.  Usurpazio arina egozten zitzaien, Kaxilda gaztetxearen okupazioa dela eta. Epaiketa, aldiz, bertan behera geratu da. Izan ere, jabeen abokatuak okupazioa aurrera eraman zen egunean bi kideak identifikatu zituzten ertzainek lekuko bezala deklaratzea nahi zuen. Eskaera, ordea, lehenago aurkeztu behar zen, eta hori […]

Itzalpe 2019-09-19

Pasa den larunbatean egun osoko egitaraua antolatu zuten Ezpala Gaztetxeko kideek. Goiz goizetik hasita gaztetxeko paretetan muralak margotuz. Ondoren Tolosako kaleetan zehar manifestazioa burutu zuten. Horretaz gain arratsaldean zehar jolasak burutu zituzten Ezpala gaztetxearen kanpokaldean eta ilundu ahala, eskualdeko hainbat talderen kontzertuak izan ziren Gaztetxean bertan. Honakoa izan zen gaoizeko manifestazioaren amaieran helarazi zuten mezua: […]

Itzalpe 2019-09-19

11/13 sumarioko epaiketan EH osoko 47 lagunek parte hartu dute tartean Tolosaldeako bi herritarrek. ETA erakundearen espetxe frontea osatzea eta erakunde terrorista baten parte izatea leporatuta eraman dituzte epailearen aurrera 47ak.  Mintegiaga Aldunberriri urtebete eta sei hilabete eta bi urte arteko zigorrak ezarri dizkiete hurrenez urren. Horretaz gain, 3 urteko inhabilitazio publikoa izango dute eta isun […]

Itzalpe 2019-09-18

Apirilaren amaieratik okupatua dagoen Kaxilda Gaztetxeko bi kide epaituak izango dira datorren asteartean Tolosan. Epaiketara deituak izan dira eremu pribatu bat okupatzearen ondorioz. Epaiketaren arrazoia ordea, ez da okupazio soil bat burutu izana, egungo sistema kapitalista honetan gazte langile boterea antolatu eta desjabetuontzako espazioak eraikitzea baizik. Apiriletik Irailera bitarte ekintza ezberdin anitz eraman dira aurrera […]

Itzalpe 2019-08-30

Bihar, hilak 31, Anoetako Gaztetxean Gazte Eguna ospatuko dute. Bertan, Gaztetxera sartu nahi duen generazio berriari ongi etorria egingo zaio. Horretarako, egunaren hasieran hamaiketako batez lagunduta ongi etorri asanblada burutuko dute, gaztetxearen funtzionamendua ezagutu eta norberaren ideiak elkarbanatzeko. Ondoren gazte bazkaria burutuko da, eta honen jarraian jolasak, elkar gehiago ezagutu eta harremanak indartzen joateko. 19:00tan […]