Itzalpe

Itzalpe 2019-08-21

Duela bi egun hasi ziren bi udaltzain Ibarran lanean. Haien etorrera, ordea, ez da atsegina izan herrian. Izan ere, “udaltzaingoarekin ibartarren segurtasuna ala kontrola? Munipak kanpora” idatzita dagoen pankarta bat azaldu da herriko plazan. San Bartolome jaiak hastear zirela hasi ziren lanean Ibarrako udaltzainak, Oskar eta Josu. Ibarrako Udalak 2017an udaltzain lanposturako ateratako oposaketak gainditu […]

Itzalpe 2019-08-15

Gaur, abuztuaren 15ean, Ibarrako gaztetxean Uzturpeko Ikasleen Asanbladaren bilakaera historikoari buruzko mahaingurua burutu da. Egun Uzturpeko ikasle diren zein ikasle ohiak diren 20 bat lagun bertaratu dira belaunaldi ezberdinetako kideek kontatutako esperientziak entzutera eta parte hartzera. 97ko belaunaldikoek Uzturpe ikastolan ikasleen arazoei erantzun kolektibo bat emateko gabezi bat topatu zuten, eta horrela, hausnarketa batzuren ostean, […]

Itzalpe 2019-08-13

Udara amaitzen ari den arren, abuztuko azken asteak “modu ezberdin” batean aprobetxatu ahal izateko egitarau oparoa antolatu dute Tolosako Gazte Asanbladako kideek Ezpala gaztetxean. Askotariko ekimenak antolatu dituzte espazioa bera zaindu zein horretaz probestu ahal izateko. Horretarako, auzolan egun desberdinak antolatu dituzte gaztetxearen azpiegitura egokitzen jarraitzeko. Bestalde, jakintzak elkarbanatzeko parada ere egongo da bideogintza eta […]

Itzalpe 2019-07-31

Kaxilda eta Ezpala gaztetxeetako auziperatuei elkartasuna adierazteko ekitaldia egin zuten Villabonan, pasa den ostiralean. Irailean izango dira bi gune autogestionatuetako kideen aurkako epaiketak. Ekitaldian, Kaxildak eta Ezpalak “tinko eta indartsu” jarraituko dutela adierazi dute.