Iritzia

Malkar 2020-01-05

Oraingo honetan, prozesu sozialistaren baitan gorpuzten ari den antolakuntza ereduaren inguruko hausnarketa bat mahaigaineratu nahiko nuke. Izan ere, gai honen inguruko lanketa kolektiboak ematea behar-beharrezkoa dela iruditzen zait, gure proiektu politikoa modu hoberenean aurrera eramateko. Hau esanda, antolakuntza eredu sozialistaren oinarrizko elementuak zein diren identifikatzea ezinbesteko lana izango da gure antolakuntza forma fintzen joateko. Beraz, […]

Lurkoi 2019-12-28

Badira aste batzuk kaleak argiztatuta daudenetik, Gabonen esperoan gaudenetik. Txiki-txikitatik Gabonak urteko garai zoriontsu gisa identifikatzen ditugu, magiaz betetako garai bezala, alegia. Gabonetan zoriontasuna da gailentzen den sentimendua, hori da kanpora begira azaleratu nahi dugun irudia behintzat. Gabonen hasieran, Olentzeroren etorrerarekin poztasuna ageri da umeen eta ez hain umeen aurpegietan. Mahatsak jatearekin batera, aurreko urteagatik […]

Lokatz 2019-12-09

“Inspirazioa bilatu nahian kalera irten egin naiz gau ilun hontan, tabernaz taberna erabat galduta egon arte, ene laztana. Alkoholez iluntasun kolorez maitatu zaitut gaban. Bainan inundikan ez dut aurkitu zure begirada” -Leihotikan. (1998). Zu, zu. Hemen ez da ezer aldatzen. Harremanak. Kuriosoa egiten zait batzuetan zeinen modu esplizitoan ahoskatzen ditugun kapitalismoaren oinarrian dauden hitzak: har- […]

Ezker Iraultzailea 2019-12-02

SOZIALISMOAREN ETA LANGILE BOTEREAREN ALDE Txilek benetako egoera iraultzailea bizi du. Urriaren 6an garraio publikoaren prezio igoeraren aurkako protesta gisa hasi zena, urriaren 18tik aurrera barrikadetako borroka bihurtu da, militarren eta karabineroen errepresio basatiari aurre egiteko. Altxamendua herrialde guztira zabaldu da mugimendu ikaragarri batean. Urriaren 23 eta 24ko greba orokor historikoak inflexio puntua markatu zuen, […]

Lurkoi 2019-11-25

Azaroaren 25a ate-joka dugun honetan, ezinbesteko iruditzen zait egun honen inguruko hausnarketa bat plazaratzea. Azaroaren 25a ”Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Eguna” bezala ezagutzen dugu, eta jakitun gara egun hau aldarri desberdinez betetako eguna dela: “Haserre gaude! Aurrean gaituzue!” (Euskal Herriko Mugimendu feminista), “biolentzia matxistaren aurka urrats feminista” (LAB sindikatua), “(in)justizia patriarkalaren aurrean saretze feminista” (Donostiako mugimendu […]

Tolosaldeko IA 2019-11-18

Begi bistakoa da egun daukagun hezkuntza sistema ez dela ikasle langileen interesen arabera eraikitako hezkuntza eredua. Burgesiaren mesedetara antolatutako egitura izateaz gain, gizarte osoa egituratzen duen errealitate kapitalistaren baitan eratutako hezkuntza sistema baita egungoa. Honek behar beharrezkoa du bere interesei zuzenean erantzungo dion hezkuntza instituzioa, egungo hezkuntza-sistema forma hartzen duena. Ikasleok langile klase osoa bezala, […]