Jarraipen Bereziak

Itzalpe 2019-06-25

“Amorrutik iraultzara” lemapean bost egunetako Borroka Astea burutu zen eskualdean ekainaren 17tik 21era bitartean. Tolosaldeko Gazte Mugimenduak antolatu zuen gazte langileok pairatzen ditugun problematika desberdinak identifikatu eta hauen azterketa sakonago bat egitera begira. Jada Borroka Astea amaitu delarik, antolatzaileek berau baloratzeko astia hartu dute. Hona hemen gazte mugimenduko kideek plazaratu duten balorazioa: “Aurreko astean amaitu […]

Itzalpe 2019-06-24

Pasa den ostiralean, ekainaren 21ean, amaitu zen Tolosaldean “Amorrutik iraultzara” lemapean antolatu zen Borroka Astea. Eguneroko bizitzan langileriak pairatzen dituen problematika ezberdinen inguruko hitzaldi ugari egoteaz gain, aldarrikapenez beteriko hainbat ekintza ere burutu ziren. Aste guztian zehar, gazte asko izan ziren ekimenetara gerturatu eta bertan parte hartu zutenak. Horrenbestez, positiboki baloratu dute antolatzaileek Gazte Mugimenduko […]

Itzalpe 2019-06-23

Tolosaldeko Gazte Mugimenduak aste honetan zehar aurrera eraman duen Borroka Astearekin jarraiki, pasa den ekainaren 20an, Goierriko Bategin Langile Autodefentsa Sarearen hitzaldia burutu zen Zizurkilgo Kaxilda Gaztetxean. Hitzaldia edo aurkezpena luze joan ez zen arren, eztabaidarako tartea ireki zuen, eta horrela, hainbat galdera eta emendakinez betetako hitzaldi mamitsua izan zen. Lehenik eta behin, hizlaria gaur […]

Itzalpe 2019-06-21

Tolosaldeko Borroka Asteari jarraipena emanez, asteartean Anoetako gaztetxean Kaleko Doinuak taldearen aurkezpena burutu zen. Bertan, haien jardunaren nondik norakoak azaldu zituzten taldearen parte diren bi kidek. Proiektu kultural hau Tolosako Gazte Asanbladaren azpitalde bat da, zeina eskualdeko hainbat musikari eta musikazalek osatzen duten. Musika arloan hainbat problematika komun identifikatu ostean, hauei kolektiboki erantzun ahal izateko […]

Itzalpe 2019-06-20

Astelehenean, ekainaren 17an, eman zitzaion hasiera “amorrutik iraultzara” lemapean antolatutako Borroka Asteari. Ibarrako gaztetxean izan zen aurreneko hitzaldia eta “jai eredu kapitalista”-ren inguruan mintzatu zen hizlaria. 30 bat lagun elkartu ziren festa ereduez hausnartu eta eztabaidatzeko. Jarraian, hitzaldiaren inguruko zertzelada batzuk uzten dizkizuegu. Nolanahi ere, gai honen inguruan interesa izanez gero, http://itaia.eus/ gunea bisitatzera gonbidatzen […]

Itzalpe 2019-05-26

Ibarran antolatutako kartzela jardunaldiei atzo, maiatzaren 25ean, eman zieten amaiera. Goizean, kartzelaren inguruan hausnarketa batzuk eman zituzten gaztetxean, hauek egungo sisteman betetzen dituen funtzioak identifikatu eta aztertzera begira. Ondoren, Xepla elkartean 35 bat lagunek bazkaldu zuten. Han bertan burutu zuten bazkal osteko mahaingurua, non herriko preso ohi desberdinek espetxean bizi izan zituzten esperientziak elkarbanatu zituzten. […]