Koiuntura

Itzalpe 2019-12-13

Datorren ostiralean, abenduak 20, Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sarea aurkeztuko dute Tolosan (Gipuzkoa); 19:00etan kultur etxean. Zapalkuntzei aurre egitea posible da, horretara goaz, izan da aurkezpenera dei egiteko erabili duten leloa. Horrenbestez, aurkezpenera bertararatzeko gonbidapena luzatu diote “interesa edo beharra duen orori”. Argitaratu duten adierazpenean jakinarazi dituzte euren jardunak izango dituen bi lan-lerro nagusiak. Batetik, “langileon […]

Itzalpe 2019-12-03

Gaur eguerdiko 12:30ean Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kide epaitu dituzte Tolosako epaitegian. Zizurkilen, Kaxilda gaztetxea martxan jartzeko birjabetutako lantoki ohiaren “usurpazio arina” da egozten dieten delitua. Fiskalak, 3 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du auziperatutako bi kideentzat; hala, espetxea ekiditeko, egunean 6 euroko isuna ordaindu beharko lukete 3 hilabetez, 1.080 euroko isuna alegia. Horrez gain, espazioaren […]

Itzalpe 2019-12-03

Eskualdeko Ikasle Abertzaleek abenduak 6an ospatzen den Konstituzio egunerako egitarau bat antolatu dute Ostiral honetan, abenduak 6, Espainiar Konstituzioaren eguna ospatzen da. Honen aurrean, “ikasleek ez dutela ezer ospatzekorik” elarazi du Ikasle Abertzaleakek, 1978ko konstituzio hau espainiar burgesen interesetara egina dagoela adieraziz. Beraz, urtero bezala, “arrotz” bezala jotzen duten jai egun honetan Tolosaldeko Ikasle Abertzaleakek […]

Itzalpe 2019-12-01

Ostiralean, azaroaren 29an, eman zioten amaiera Tolosaldeko hainbat emakume sozialistek A25aren harira antolatutako egitarauari. Aste beteko egitarau oparoa antolatu zuten “indarkeria matxistaren aurka klase batasuna” lemapean. Emakume langileek jasaten duten indarkeria matxistaren oinarrira jo eta berau sozializatu, problematizatu eta suntzitzera bidean pausuak emateko osatu zuten egitaraua. Azaroaren 23an eman zioten hasiera egitarauari Tolosako kultur etxean […]

Itzalpe 2019-11-26

Aurtengo maiatzean aurkeztu zuten prentsaurreko baten bitartez Ibarrako eraso sexisten aurkako protokoloa. Erasoei aurre egiteko mekanismo hori martxan jartzerakoan herritarren inplikazio beharrezkotzat jo dute. Hori dela eta, abenduaren 5ean 19:00tan Ibarrako kultur etxean protokoloaren aurkezpen bat burutuko dute herritarrek protokoloa martxan jartzerakoan zer egin beharko duten azaltzeko. Herrian gertatutako eraso matxista batek bultzatu zituen protokolo […]

Itzalpe 2019-11-25

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Tolosaldeko Ikasle Abertzaleek antolatuta hainbat hitzaldi eskaini dituzte eskualdeko ikasleentzat. “Gure arteko harremanen eta biolentziaren inguruko hausnarketak” burutu dituzte. Laskorain Ikastolan bertako Ikasle Feministak izan dira hitzaldia antolatzeaz arduratu direnak. Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeko bi kide izan dituzte mintzalari moduan. Bestalde, Orixe eta Herrikide ikastetxeetan paroa egin dute Tolosako […]