Multimedia

Itzalpe 2019-07-31

Kaxilda eta Ezpala gaztetxeetako auziperatuei elkartasuna adierazteko ekitaldia egin zuten Villabonan, pasa den ostiralean. Irailean izango dira bi gune autogestionatuetako kideen aurkako epaiketak. Ekitaldian, Kaxildak eta Ezpalak “tinko eta indartsu” jarraituko dutela adierazi dute.

Itzalpe 2019-05-11

Atzo arratsaldeko 17:00etan eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu zen prentsaurreko baten bitartez Ibarrako plazan. Bertan, protokoloaren eraketaren prozesu luze eta konplexu guztia azaldu zuten, protokoloaren helburuak ere aurkeztuz. Deialdi zabal egin zen herritar guztiei bideratua protokolo honetan parte hartzeko aukera eta beharra zabalduz. Honako hau izan zen egin zuten irakurketa: ” Uda honetan herrian emandako […]

Itzalpe 2019-04-20

Atzo, apirilaren 19an, eguerdiko 13:00ak aldera Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek prentsaurreko bat burutu zuten okupatu berri duten espazioaren berri emateko. Eskualdeko dozenaka lagun bertaratu zirenn haiei elkartasuna adierazteko. A.G.A.ko kideek espazioari erabilera anitz emango dizkiela jakinarazi zuten eta baita proiektu ugari jarriko dituztela martxan ere. Halaber, langile autonomia sustatu, klase boterea eraiki eta autodefentsa artikulatu […]

Itzalpe 2019-01-13

Tolosaldeako Ikasle Abertzaleakek Ibarrako gaztetxean ikasle eguna antolatu du datorren larubaterako (urtarrilak 19). Goizeko 11:00 tan langilegoaren independentzia politikoari buruzko hitzaldia emango du Kolitzak. Ondoren, bertso bazkaria izango da Tolosako Gazte Asanbladako Su Etenetik bertso taldearekin. 15:00 etan berriz, Iruñeko Maravillas gaztetxearen aldeko manifestaziora joateko autobusa irtengo da. Manifestaziotik bueltan, bokadiloak afaltzeko aukera eta kontzertuak: […]

Itzalpe 2019-01-08

Aupa gazte!Gabonetako ajea alde batera utzi eta urtea indarrez hasteko prest al zaude? Bada, hemen datoz Tolosaldeako Gazte Mugimenduko Topaketak, zeinetan antolatu, eraiki eta kolektibizatzera goazen, Gazte Mugimendu sendo bat eraikitze bidean. Beraz, badakizu, etzazu utzi etxeko sofan zure borrokarako griña eta zatoz langile boterea eraikitzera! Langileok batu, iraultza bideratu!

Itzalpe 2019-01-07

Tolosako Gazte Asanbladako kideak, ez omen dira geldirik egon gabon hauetan. Errealitate honek beraiengan zilegitasunik ez duela eta, truke harremanak eta kontsumismoa kritikatuz, benetako zaintza elkartasunez antolaturikoa dela aldarrikatu dute. Honako idatzia bidali digute: “Gabonak bukatu berri diren honetan, ospakizun konsumista zentzu gabearen zurrunbiloak astindu gaituen arren, ez diogu borrokatzeari utzi. Kaleak musika eta argiz […]