Itzalpe 2018-10-25

Iada bi urte inguru pasa dira zenbait gazte tolosan etxebitzitzen egoeraren inguruan hausnartzen eta  biltzen hasi ginela. Krisiarekin batera, etxe kaleratzeak eta gazteen emantzipatzeko ezintasuna areagotzen joan zen; horrez gain, etxegabeen eta tolosako zenbait sektorek etxe bat edukitzeko duten ezintasuna ere arazo nabariak izan dira aspalditik. Baina , aldi berean, herrian zein eskualdean etxe huts […]

SuEtenetik 2018-10-24

Aupa gaztek! Bueno, azken aldin Su Etenetik bertso talden motibatuta gabiltzanez eta asko hobetu detenez, bertso sorta bat idaztea erabakiet zuek guztintzako. Gaueko ordu txikik dia, baino nahiago izan det bihar goizeko 6:30 tako alarman pentsatu baino, aspaldi barrun neuzkan inpotentzi ta egonezin hauek errima bidez askatu. Gozatu!   Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan […]

Itzalpe 2018-10-23

Ikasle mugimendutik honako testu hau iritsi zaigu:   BADATOZ IKASLE AUTODEFENTSA SAREAK! Aldaketa eta borroka garaia dela argi ikus dezakegu bai nazio zein Tolosaldea mailan, ikasleria eta gazteria iraultzaileak argi utzi du une oro desjabetuon defentsa tinkoa egiteko prest dagoela, ikus daiteke kaleetan, gaztetxetan, ikastetxeetan eta beste zenbait gunetan mugimendu iraultzailea indartzen ari dela. Burgesia […]

lubaki 2018-10-20

Artikulu hau, aurretik igo nuen “Langilegoaren independentzia politikora gerturapen bat” testuaren jarraipena da. (https://itzalpe.eus/index.php/2018/10/14/langilegoaren-independentzia-politikora-gerturapen-bat-i/) Bertan, langilegoaren emergentzia politikoaren eta honen antolakuntza propioaren beharra azaleratu nuen, orain, langilegoaren bloke politiko errealak izan beharko lituzkeen oinarrizko ezaugarri batzuen gaineko analisi xume bat egitea noa eta ditugun erronka nagusietako batzuk identifikatzera. Dominazio kapitalista sostengatzen duen elementua, botere burgesa […]

Itzalpe 2018-10-19

Egun bizi dugun egoera aztertu ondoren, Ibarrako Gazte Asanbladak beharrezkoa ikusi du eraso sexistei aurre egiteko protokolo bat martxan jartzea. Protokolo hau herri mailakoa izango da eta bertara interesa eta gogoa duen edozein eragile edo norbanako dago gonbidatuta. Hau azaltzeko honako testu hau idatzi du, bertan deialdiaren eguna eta ordua zehazten dira.   ERASO SEXISTEN […]

Itzalpe 2018-10-18

50  gazte inguru bildu ziren urriaren 12an Laskorain Ikastolan, “Hispanitatearen egunean intsumisioa” lelopean. Bertan hainbat tailer burutu ziren. Hasieran, Ikasle Mugimenduaren inguruan eztabaidatu zuten. Goiza aurrera joan ahala, hezkuntzaren esparruan autodefentsa nola ulertzen duten eta zein erabilera duen zehaztera bidean hainbat iritzi partekatu zituzten, gaur egun ikasle bezala jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko asmoz.  Hortaz, […]

Gluckskind 2018-10-15

Badira urte batzuk Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleak borrokan ari zirela. Greba eskubidea izateko borrokan, hain zuzen ere. Kontua da, pasa den ikasturtean garrantzi berezia hartu zuela aldarrikapen eta borroka honek. Izan ere, azken urteetako ikastolako zuzendaritzen inmobilismoa ikusirik, intentsitatea igo eta borroka beste dimentsio batetara eramatea erabaki zuten beratako ikasleek; aldarrikapena gauzatu zedin, presio mekanismo […]

lubaki 2018-10-14

Inguratzen gaituzten harreman sozialak langileontzat mugak besterik ez dira, pertsona askeak izango bagina kokatzen gaituzte munduan, gure borondatea izango balitz gure bizitzen norabidea determinatzen duen elementua. Aldiz, gure beharrak asetzeko baliabideak behar ditugu (dirua) eta hauek lortzeko gure jabetzan aurkitzen den merkantzia bakarra saltzera gaude kondenatuak (lan indarra). Honen truke, diru apur bat ematen digute […]

Etxebizitza Asanblada 2018-10-13

Idatzi hau SanBlaseko etxea kudeatzen duen Tolosaldeako Etxebizitza Asanbladaren eta ondoko baratzan lanean aritzen diren norbanakoen artean idatzi dugu, joan den Irailak 21 ean Diario Vasco egunkariko Tolosako kronikan anonimo batek idatzitako artikuluari erantzuteko. Bertan esaten direnak gezurtatu nahiko genituzke. Artikulua afirmazio gogor eta merke honekin hasten da: “Dado el penoso estado en el que […]

Kattalin Barrenagirrementeria 2018-10-05

Asteartean bertan ikusi ahal izan genuen denok “feminizidio” saioa Ur Handitan programaren eskutik. Programaren, edo hobekiago esanda, elkarrizketatuen biolentziaren oinarrien inguruko benetako analisiaren gabeziak behartu nau honako testu hau idaztera. Hasiera batean, kontuan harturik batez ere langile klaseko kideok jadanik errotuak dauden zapalkuntzen aurka borrokatzen dugula, eta zapalkuntza hauek, genero ezberdintasun soilaz haratago kokatzen ditugula, […]