Itzalpe 2019-12-18

Gabonak gerturatzen ari diren honetan, Tolosako Ezpala gaztetxeko kideek hainbat egunetako egitaraua antolatu dute. Ekimenik aipagarriena abenduaren 24rako antolatu dutena da. Egun horretan, Kaxilda eta Ezpala gaztetxea kantuz defendatzera ateratzeko deialdia luzatu dute. Berazubi auzotik abiatuko dira goizeko 10:30ean. Izan ere, abenduaren 3an Kaxildako bi kide epaituak izan ziren eta bertan, epaileak fiskalak eskatzen zuen […]

Itzalpe 2019-12-18

Aurreko urtean Azpeitin burutu zen bezala aurten ere “Gazte Sozialiston Topagunea” antolatu dutela adierazi dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Topagunea lehendabizikoz antolatu zenean bezalaxe helburu argiak izango ditugu aurtengoak ere: proiektu desberdinak indartzea, adibidez, Tolosako Ezpala gaztetxean burututako lan egunean bezala; militantzia komunitatea sendotzea, EH militanteak elkar ezagutu eta harremantzeko espazioak eskainiz; eduki […]

Itzalpe 2019-12-15

Aiztondoko Gazte Asanbladak apirilean birjabetu zuen “Kaxilda” Gaztetxea berehalako desalojo arriskuan aurkitzen dela salatu dute asanbladako kideek. Izan ere, abenduaren 3an izan zuten epaiketan, fiskalak berehalako desalojoa eta bi auziperatuentzat 1.080 euroko isuna eskatu zituen, eta epaileak onartu egin du. Modu honetan, Aiztondoko kideek “ilusioz eta sakrifizioz kolektibizatutako espazioa” kenduko dietela azpimarratu dute, eta honen […]

Itzalpe 2019-12-13

Datorren ostiralean, abenduak 20, Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sarea aurkeztuko dute Tolosan (Gipuzkoa); 19:00etan kultur etxean. Zapalkuntzei aurre egitea posible da, horretara goaz, izan da aurkezpenera dei egiteko erabili duten leloa. Horrenbestez, aurkezpenera bertararatzeko gonbidapena luzatu diote “interesa edo beharra duen orori”. Argitaratu duten adierazpenean jakinarazi dituzte euren jardunak izango dituen bi lan-lerro nagusiak. Batetik, “langileon […]

Lokatz 2019-12-09

“Inspirazioa bilatu nahian kalera irten egin naiz gau ilun hontan, tabernaz taberna erabat galduta egon arte, ene laztana. Alkoholez iluntasun kolorez maitatu zaitut gaban. Bainan inundikan ez dut aurkitu zure begirada” -Leihotikan. (1998). Zu, zu. Hemen ez da ezer aldatzen. Harremanak. Kuriosoa egiten zait batzuetan zeinen modu esplizitoan ahoskatzen ditugun kapitalismoaren oinarrian dauden hitzak: har- […]

Itzalpe 2019-12-07

Tolosaldeko Ikasle Abertzaleek eta Uzturpeko Ikasle Asanbladak deitu aurrera eraman dituzte Herri Eskolak. Abenduak 6a Espainiako konstituzioaren aldeko eguna jai egun inposatua dela ulerturik, ikasleek ospatzeko ezer ez dutela eta antolatu ohi dira Herri Eskolak. Ikastetxeetan bertan edota langileen kontrolpeko guneetan eman ohi direlarik modu ezberdinetan. Gaurkoan batetik Ibarrako Uzturpe ikastetxean ospatu dute Herri eskola, […]