Itzalpe 2019-10-28

Gaur aurkeztu dute Zizurkilen Tolosaldeko Gazte Frontea, errealitate kapitalistak “gazte langileoi sortzen dizkigun miseria zein zapalkuntzak identifikatu, borrokatu eta desagerrarazteko”. Hala, “gazte problematikak duen klase izaera” azpimarratu dute, eta egoera honen aurkako borrokak “izan behar duen osotasunaren ikuskeran” berretsi dira. Izan ere, gazteek “geroz eta etorkizun ilunagoa” dutela adierazi dute, eta hori ez dela “gazteoi […]

Itzalpe 2019-10-27

Tolosako Triangelu plazan bildu direnek elkartasuna adierazi diete azken asteetan errepresioa jasan duten guztiei. Atxilotuak izan diren guztien berehalako askatasuna exijitu dute eta jasaten ari den eraso bortitzaren aurrean eman den erantzuna txalotu dute Elkarretaratzea deitu duten Gazte Koordinadora Sozialistak eta Tolosako Gazte Asanbladak adierazi dute argia dela Kataluinan bizitzen ari den haustura, Kataluniako alderdi […]

Itzalpe 2019-10-26

Badira egunak Gipuzkoako zahar egoitzetan eta eguneko zentroetan lan egiten duten 5000 emakumek euren baldintza duinen aldeko grebari ekin zietela. Greba hau burutzearen arrazoiak anitzak izan dira. Batetik, lan baldintza desegokiak aurkitzen dira. Hau da, euren lana modu egokian burutzeko eta zaharrei behar adinako atentzioa emateko baliabide mugatuak dituzte, langile gutxi besteak beste. Egoitza batzuetan […]

Itzalpe 2019-10-23

40 urte igaro dira Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hasieran ETAko eta ondoren Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea Guardia Zibilak hil zutela Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrian. 1977ko sasi indultuarekin atera zen azkena izan zen “Ondarru” eta zoritxarrez urte pare baten buruan hil zuten. Ekitaldi hunkigarri bat burutu zen Maita Goikoa baserriaren ondoan, “Ondarru”ren ibilbide militantea […]

Itzalpe 2019-10-19

Ikasturte berriarekin batera ere arropa kolektibizazioaren proiektua martxan jarriko da. Arropa kolektibizazioa arroparen beharrak kolektiboki asetzeko espazio batean datza. Gehienbat bi helburu nagusi dauzka; batetik, langile klaseko kideon arroparen beharra asetzea eta bestetik, behar hori truke balioan oinarritu beharren kolektiboki eta elkartasunaren bitartez asetzea. Horrela klase elkartasuna martxan jarri eta gure harremanak bide horretan garatzera […]

Itzalpe 2019-10-18

Ikasle Abertzaleakek deituta Tolosako Orixe Instituan, Paper Eskolan eta Herrikiden konzentrazioak burutu dituzte gaurkoan Tolosako Ikasleek. Bi elkarretaratze hauetara Laskorain Ikastolako eta Inmakuladako Lanbide Heziketako Ikasleak ere hurbildu dira. Estatu Espainiarraren bortizkeriari Kataluniako kaleetan duintasunez  erantzun dioten eta erantzungo dioten guztiei beraien babesa adierazi nahi izan diete. Bestetik azken egunetan buruzagi independentistekiko ezarri diren zigorrak […]